Sanferminetarako besta batzordea martxoaren 16an bilduko da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Sanferminen antolaketan aitzineratzeko besta batzordea bilduko da astelehen arratsaldean Lesakan.

Lau hilabete falta dira oraindik sanferminetarako, baina gauza aunitz dira antolatzeko. Hortaz, bestak prestatzen hasteko besta batzordeak lehen bilera egin zuen otsailaren 9an eta martxoaren 16an eginen dute bigarrena, astelehenean 19:00etan herriko etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun