Stop Fosilak dinamikako Lorea Flores eta Gorka Laurnaga izanen dira hizlari eta Iratxe Muxika kazetaria moderatzaile
Stop Fosilak dinamika aurkezteaz gain, energia burujabetza, larrialdi klimatikoa, energia berriztagarrien zabalpena, fosilekiko menpekotasuna… gure gizarteari eta bizimoduari zuzen-zuzenean eragiten dieten faktoreak dira eta horiek izanen dituzte hizpide, hainbat galderei erantzuna eman nahirik: Zein epe ditugu? Berdin jarraituz gero zein izanen dira ondorioak? Energia berriztagarriak, non? Nola? Zein baldintzatan? Nor da aldaketa klimatikoaren arduraduna?Elkarrekin hausnartzera mahai inguruan parte hartzeko deia egin du Arrano elkarteak.