WikiEmakumeak taldea ikuspegi feminista eta berdinzale batetik Wikipedia elikatzen aritzen diren wikilariek osatzen dute. Euskal Herriko hainbat herritan antolatzen dira, eta «genero arrakala digitala murriztea eta euskararen presentzia sarean areagotzea» dute helburu. Horretarako, emakumeen ekarpenak ikusarazten dituzte, «biografiak sortu eta osatuz, eta ezagutza partekatuaren eraikuntzan emakumeek duten lekua indartuz».
Ba ortzirale honetan, martxoaren 13an, proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da Arantzako liburutegian. 19:00etan egin dute hitzordua. Alde batetik, WikiEmakumeOK DOnK dokumentala pantailaratuko dute, eta horrekin batera, «mundu digitalean berdintasun handiagoa lortzeko ekimena nola sortu zen, emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko zer lan egiten duten eta tokian tokiko emakumeen biografiak lortzeko bidea nola egiten duten» kontatuko dute Oiartzunen elkartzen diren Josune Igoa Frantxesek, Izaskun Madariaga Iragorrik eta Ana Erasun Ariztegik.