Etxalarko ibilbideak markatzeko auzolana eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 11

Etxalarko Udala, herrian dauden oinezko 7 ibilbideen homologazioak tramitatzen ari da. Ibilbide horiek markatzeko auzolana eginen dute larunbatean

08:00etan paratu dute hitzordua larunbatean. Hala ere, bertan parte hartzekoa derrigorrezkoa da otsailaren 27an Nafarroako Mendi Federazioak emandako ikastaro praktikoa egin izana. Larunbateko auzolanaren ondotik hamaiketakoa izanen da parte hartzaile denentzat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun