Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa emanaldiak Jon Martinek idatzi eta izenburu bera duen liburua du abiapuntu. Iriondoren bizitzan barrena bidaiatzeko eta hari gorazarre egiteko proposamen poetiko-literario-musikal sakon bat da. Haren kantuetatik abiatuta, bere ahotsa, mundu sinbolikoa eta garai historikoaren testuingurua bisitatzen ditu.
Emanaldiaren sortzaileen hitzetan «patchwork poetiko bat, musika, hitza eta oroimena ehuntzen dituena. Garaia bizi zutenentzat, denboran atzera egindako bidaia. Belaunaldi berrientzat, euskal ikono feminista bat deskubritzeko parada».
Larunbateko ikuskizunak Lurdes Iriondoren ibilbidearen zentzu existentzial eta kolektiboa azpimarratzen ditu: euskara eta justizia soziala defendatu zituen, eta isiltasunaren gainetik abesten jarraitu zuen.
Gitarran eta ahotsean Ainhoa Ansa eta Irati Odriozola ariko dira, gitarran Gari Amundarain eta testuak errezitatzen Jon Martin.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuek antolatu dute ikuskizuna.