1.596 bazkide ditu gaur egun, inoizko kopururik handiena, kirol arloan 591 fitxa ditu eta kultur ekintzetan 165 lagun mugiarazten ditu
2025ko abenduaren 31n 1.596 bazkide zituen Beti Gaztek, inoizko kopururik handiena (urtebete lehenago baino bortz gehiago).
Bazkideek ordaindu beharreko kuotetan ez da aldaketarik izanen, ezta zuzendaritza batzordean ere. Ander Abuinek segitzen du lehendakari lanean; Nora Eneterreaga lehendakariordea eta instalazio eta material arduraduna; Xabier Iribarren eta Alberto Muruzabal idazkaritzan; Idoia Sunsundegi diruzaintzan; Argiñe Ordoki kirol koordinazioan; Alaia Alzugarai kultur koordinazioan eta Paola Oskoz da komunikazio arduraduna.
Batzarrean eskerrak eman zitzaizkien boluntario lanetan aritzen direnei (urtean zehar, egunero, futbolean eta kultur taldeetan, eta ekitaldi guztietan ere hainbat lanetan aritzen direnei) eta, aldi berean, boluntarioak faltan direla eta jendea animatzeko deia egin zuten.