Lesakako liburutegiaren urteurreneko ospakizunetan hiru hitzordu izanen dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 9a

Iratxe Retolaza Gutierrezek literatura eta feminismoari buruzko solasaldia emanen du astearte arratsaldean.

Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera lekuz aldatu zela hamar urte bete direla ospatzeko ekitaldien barrenean hiru hitzordu izanen dituzte aste honetan liburutegian.

Martxoaren 10ean, Literatura eta feminismoa hitzaldia ematekoa du Iratxe Retolaza Gutierrezek (asteartean 18:30ean); martxoaren 11n, Dom Campistronek Etxean liburu aurkezpena eta drag emanaldia eginen du (asteazkenean 17:30ean, 8 urtetik goiti) eta martxoaren 12an, Ana Maestrojuánek zuzendutako Vivir es peligroso antzezlana (ortzegunean 18:30ean), IV. Litercrearte jaialdiaren barrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun