Garaikurrarekin itzuli zen etxera atzo Jokin Pinatxo beratarra Bilbon egindako Gaztea sarietatik. Janus Lester taldeko gidaria da eta artista onenaren saria irabazi zuen atzo. Abesti onenaren kategorian ere izendatu zuten Janus Lester Bi begi bi lore abestiarengatik.
Olaia Inziarte baztandarra ere izendatua zegoen disko onenaren kategorian Zerrautsa lanagatik.
Bada eskualdeko bi artistek parte hartu zuten atzoko galan. Olaia Inziartek Saldu genizun kanta jo zuen Izarorekin batera, eta Janus Lesterrek, berriz, Nogen taldearekin batera jo zuen Bi begi bi lore abestia.
Janus Lesterren hirugarren diskoa
Pasa den astean jakinarazi zuen Janus Lesterrek aurtengo abenduan argitaratuko duela bere hirugarren diskoa. Abenduaren 19an Bilbon eta 26an Donostian eginen ditu lan berriaren aurkezpen kontzertuak, eta dagoeneko sarrerak salgai paratuak ditu.