Aste kulturala eginen dute Berako San Jose egoitzan heldu den astean

Gastronomia, musika, kantak, dantzak... Hainbat diziplina uztartuz, aste osorako hitzorduak antolatu dituzte Berako San Jose zahar etxean.

Asteko egun bakoitzerako antolatu dute ekintza bat. 

  • Astelehenean, martxoaren 9an, Mendiko sagardotegira joanen dira otordua egitera.
  • Asteartean, martxoaren 10ean, dantzarien bisita izanen dute eta mutxikoak dantzan ariko dira. 
  • Asteazkenean, martxoaren 11n,  Irungo Atzokoak abesbatzaren emanaldia izanen da 17:00etan.
  • Ortzegunean, hilaren 12an, gastronomiaren txanda izanen da. Talo jatea eginen dute 16:00etan.
  • Astea borobiltzeko, ortziralean, martxoaren 13an, berriz, bingoa eginen dute 10:30ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun