Elkartea desegin ondotik gelditu diren 20.021,86 euroak eskailera-igogailu bat eta sorgailu bat instalatzeko erabili dituzte
Bertzalde, etorkizunera begira, argindarrik gabe geldituz gero, sorgailu baten bidez instalazioak martxan mantentzeko aukera izanen da, egoitzako eguneroko jarduna eta egoiliarren ongizatea, ahal den neurrian, bermatzeko.
Hau dela eta, Andra Mari egoitzako patronatuko zuzendaritza batzordeak eskerrak eman nahi dizkio Lesakako Sute Elkarteari, erakunde honi egindako ekarpenagatik.