Arbolaren Eguna ospatuko dute Lesakan martxoaren 7an eta 12an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Gardelkopagoeta ingurua prestatzen, 2024ko Arbolaren Egunean.

Larunbatean eremua prestatzera joanen dira eta heldu den ortzegunean, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak joanen dira landatzera

Arbolaren Eguna antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Irain eskolaren, Tantirumairu ikastolaren eta udalaren laguntzarekin. Martxoaren 7an, larunbatean, Gardelkopagoetako eremua garbitzera, piketeak sartzera eta zerrakurak egitera joanen dira. Ondotik hamaiketakoa izanen dute. Lehen egun honetan parte hartzeko mendi irteera antolatu dute larunbatean, 09:00etan Plaza Zaharretik abiatuta. Martxoaren 12an, ortzegun goizean, berriz, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak arbolak landatzera joanen dira, ikastetxeetatik txangoak eginez. 

Larunbatean nahiz asteazkenean lagundu nahi duenak, aski du 10:00etan Gardelkopagoetara agertzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun