Promesarik txikiena
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, elkarren lagun izateko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako.
Ideia eta ekoizpena: Infinitudrama
Zuzendaritza: Maite Aizpurua eta Matxalen De Pedro Larrea
Zuzendari laguntzaile: Edurne Azkarate
Aktoreak: Maite Aizpurua, Intza Alkain, Ane García eta Maiana Etxeberri