Zaria Koru Eskolaren emanaldia izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Errenteriako abesbatzak emanaldia emanen du Berako Kultur Etxean 19:00etan. Sarrera debalde izanen da.

2015ean sortu zuen abesbatza Imanol Elizasu pianista eta abeslariak. Adinaren arabera banatutako hainbat taldetan antolatzen da. 

Zaria Koru eskolak, bertzeak bertze, musika errenazentista, euskal folklorea, musikalak eta nazioarteko folklorea eta musika garaikidea lantzen ditu bere errepertorioan. 

Larunbateko emanaldia honako abestiak interpretatuko dituzte: 

  • O Bone Iesu (Juan de Anchieta)
  • Ecce quomodo (Jacobs Gallus)
  • Sicut cervus (Giovanni Pierluigi da Palestrina)
  • Herr nun lässest du (Felix Mendelssohn)
  • Pater noster (Giuseppe Verdi)
  • Ubi caritas (Maurice Duruflé)
  • Ama (Aita Donostia)
  • Loriak udan (David Azurza)
  • Ama Euskadi (Pierre Bordatzarre, Imanol Elizasu)
  • Argizagiak (Herrikoia / Imanol Elizasu)
  • Alfonsina y el mar (Ariel Ramirez / Félix Luna)
  • Your Song (Elton John)
  • Earth song (Frank Ticheli)
  • Adiemus (Karl Jenkins)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun