Xorrotx eta fin

Lesakako VII. Mendi Lasterketa martxoaren 15ean eginen dute

Xorroxin irratia 2026ko martxoaren 4a

Urtarrilaren 2an eskuragarri paratutako 300 dortsalak urtarrilaren 25ean agortu ziren. Arrakasta ikusita, itxaron zerrenda ireki zuen Beti Gaztek eta zerrenda betetzen joan dela ikusita, bertze 50 dortsal saltzea erabaki dute. Aurreko edizioetan bezala, lasterketak 14 kilometroko luzera izanen du eta 900 metroko malda positiboa. Guzti honen inguruan solastatzeko Paola Oskoz gurekin dugu gaur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun