Zikloa borobiltzeko frankismo garaiko bortxazko lanei buruz ariko dira. Horretarako, Edurne Beaumont eta Fernando Mendiola historialariak gonbidatu dituzte. Bortxazko lanak eta Pirinioan gotortzea: Frankismoaren unibertso kontzentrazionarioa izeneko solasaldia emanen dute bi historialariek. Hitzordua 19:00etan izanen da Labiaga ikastolako areto nagusian.
Ortziraleko hitzorduarekin borobilduko dute memoria historikoari buruzko zikloa. Aurten, bereziki Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea landu dituzte.