Eguraldi erogarria izan zuten Goizuetara arteko bidea oinez osatzeko. 40 bat lagunek osatu zuten bidea oinez, horietako batzuk Beratik ateri ziren eta bertzeak, berriz, autobusez joan ziren Agiñara. Bidean argazkian ageri den gisan argazkia ateratzeko tartea hartu zuten Artikutzan.
Autobusez joandakoak elkartuta, denera 60 bat lagun bildu ziren Goizuetan. Oxeguarda jatetxean egindako bazkariarekin borobildu zuten eguna.