Zuzendaritza batzorde berria du Berako Gure Txokoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

Batzarrean parte hartu zuten bazkideak.

Zuzendaritza talde berria Josetxo Agarak, Ganix Aguilarrek, Iñaki Ruizek, Haitz Telletxeak eta Unax Villameak osatuko dute.

Alarma piztua zuten Berako  Gure Txokoa elkartean. Azken urteetan zuzendaritza batzordearen kargu egon den taldeak utziko zuela aurreratu zuen urtarrilean egindako batzar orokorrean. Lehendabiziko batzar horretan ez zen hautagaitzarik aurkeztu, eta ezohiko batzarrera deitu zituzten bazkideak pasa den ortziralerako.

Bada, bigarren bileran zuzendaritzaren kargu egiteko talde bat aurkeztu zen Josetxo Sesek, Ganix Aguilarrek, Iñaki Ruizek, Haitz Telletxeak eta Unax Villameak osatua. Bilkuran ez zuten jakitera eman kargu banaketa nola eginen duten.

Elkarteko bazkideen interesa piztu zuen batzarrak, 55 bat lagun bildu baitziren Iamotenean. 

Ezkerretik eskuinera batzordeko kideak: Josetxo Sese, Ganix Aguilar, Iñaki Ruiz, Haitz Telletxea eta Unax Villamea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun