Mediku txostenak, analitiken eta proba osagarrien emaitzak, irudi diagnostikoak, hurrengo hitzorduen abisuak eta bertze hitzorduak hartzeko aukera, txertoen erregistroa, hartutako medikazioari buruzko informazioa, osasun txartel birtuala... Erabilera ugari ditu Osasun Karpeta Pertsonalak, eta horien inguruan informazioa biltzeko antolatu dute Bortzirietako tailerra.
Interesa dutenek aitzinetik izena eman beharko dute. Lesakako eta Berako kasuetan, osasun etxera edo kontsultategira deituz ematen ahal da izena, eta Arantza, Etxalar eta Igantziko kasuetan osasun langileei erranez. Hamabi lagun inguruko taldeetan landuko dituzte tailerrak, eta izen ematearen arabera erabakiko dute saioak non eta zenbat egin.