Martxoak 8

Martxoaren 8aren bueltan dokumentala eta elkarretaratzea eginen dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

'Bertze mundu bat feminismotik' lelopean antolatu ditu ekitaldiak Añarra Etxalarko talde feministak

Ortzegunean, martxoaren 5ean, Baskoniako historia bat telebista saioko Euskal matriarkatuaren mitoa dokumentala emanen dute Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean 18:00etan. 

Igandean, goizean Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia eginen dute Igantzin 09:00etan. 

Arratsaldean, eskualdeko mugimendu feministak Saran deitu du manifestazioa eta horrekin bat egin du Etxalarko talde feministak ere.   16:3oean paratu dute hitzordua Saran. Handik bueltan, 19:00etan, elkarretaratzea eginen dute Etxalarko plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun