Martxoak 8

Xulufrinak Lesakako Sare Feministaren martxoaren 7ko afarirako txartelak erosteko azken egunak dira

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak emakume afaria antolatu du martxoaren 7an eta asteazkenera arte eskura daitezke txartelak.

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak zenbait ekitaldi antolatu du martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan. Honela, martxoaren 7an, larunbatean 19:00etan elkarretaratzea eginen dute Plaza Zaharrean, Ez da zuen kontra, gure alde baizik goiburupean. Ondotik, poteoa eginen dute eta 21:00etan emakume afaria Kasinon. Txartelak dagoeneko salgai daude 35 eurotan, martxoaren 4ra arte, Telletxean eta okindegian.

Igandean, Sarako manifestaziora auto karabana

Martxoaren 8an, berriz, Saran antolatu den eskualdeko manifestazioarekin bat egiteko deia egin du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak. Honela, igandean 15:15ean kotxe karabana abiatuko da Sara aldera Bereauko zubitik. 16:30ean eskualdeko manifestazioa izanen da Saran, gaztetxetik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun