Arkupeko eskuz binakako pilota txapelketako finalak bihar jokatuko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 27a

Zortzi kategorietan txapelak banatuko dituzte larunbatean Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz, hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte otsailaren 28an, larunbatean 09:00etan hasita, Lesakako udal pilotalekuan. Pilotalekuko ostatua irekia egonen dela eta jaialdian gazta bat eta urdaiazpiko bat zozketatuko dituztela jakinarazi du Arkupe pilotazale elkarteak.

Finalak larunbatean, 09:00etan hasita, Lesakako udal pilotalekuan

 
Benjaminak
  • Baleztena (Bortziriak) eta Irurieta (Arkupe) – Igoa eta Otazo (Bortziriak)

Neska alebinak
  • Hita eta Goizueta (Arkupe) – Caamaño (Lagunak) eta Paternain (Sorauren)

Mutiko alebinak
  • Otegi eta Alsua (Buruzgain) – Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia)

Neska kadeteak
  • Iriarte (Ados) eta Rey (Alde Zaharra) – Iratzoki (Arkupe) eta Crespo (Oberena)

Mutiko infantilak
  • Zubelzu (Tolosa-Aurrera) eta Santos (Oteiza) – Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku)

Mutiko kadeteak
  • Leiza eta Rekalde (Atarrabia) – Iparragirre (Behar Zana) eta Caballero (Eple)

Mutiko jubenilak
  • Otaegi (Behar Zana) eta Elola (Lapke) – Landa eta Munduate (Tolosa-Aurrera)

Senior nagusiak
  • Iraeta (Tolosa-Aurrera) eta Gorostidi (Zazpi Iturri) – Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun