Beti Gazteko emakumeek 500 kiloko txapela eskuratuko balute, historikoki Euskal Herriko 50 txapela lortuko luke Lesakako taldeak
Beti Gazteko emakumeek, kategoria honetan jokatu diren bi jardunaldietan, Goizuetan eta Abadiñon, tiraldi guztiak irabaziak dituzte eta txapela janzteko faboritoak dira, baina hutsetik hasi beharko dute lanean Txantrean. Lesakako taldeak txapela jantziko balu, aurten jokoan izan diren zazpi txapeletatik sei jantziko lituzke. Parte hartu duen kategoria guztietakoak, alegia. Gainera, Beti Gaztek, orain arte, aurten lortu dituen bortz txapelekin, historikoki Euskal Herriko txapelketa nagusiko 49 txapel jantziak ditu dagoeneko. Lehena duela 30 urte, 1996an jantzi zuen. Beraz, larunbatean emakumeek 500 kiloko txapela janztea lortuko balu, Euskal Herriko 50 txapelera ailegatuko litzateke Lesakako taldea. Zenbaki borobila.
Munduko txapelketan ere hamar txapel lortuak ditut klub moduan Beti Gaztek, baina aurten ez du martxoaren 11tik 15era Txina Taipein jokatuko den mundialean parte hartuko.