Urtarrilean egin zuten ohiko batzarra, eta bertan adierazi zuen zuzendaritza uzteko erabakia gaur egungo taldeak. Denera hamaika urte egin ditu gaur egungo zuzendaritzak eta uzteko erabakia hartu dute.
Urtarrileko lehendabiziko batzarrean ez zen zuzendaritza ordezkatzeko hautagairik aurkeztu, eta bigarren deialdi bat deitu zuten ortzirale honetarako, urtarrilaren 27rako.
Bileraren lehen deialdia 19:00etan izanen da eta bigarrena 19:30ean. Gaur egungo zuzendaritzak bazkideei bileran parte hartzeko deia egin die eta baita elkartearen zuzendaritzan sartzekoa ere. Gainera, jakinarazi du zuzendaritza talde berri bat sartu ezean, elkartea eta bere alorrak desagertzeko arriskuan egoten ahal direla.