Bi fasetan eginen dute auzolana. Hasteko, ibilbideak nola markatu ikasteko, Nafarroako Mendi Federazioaren eskutik, doako ikastaroa eginen dute larunbatean, otsailaren 28an, Pello Apezetxea Kulturgunean.
Martxoaren 14an, berriz, ibilbideen markatzea eginen da, larunbatean 08:00etan hasita eta horretarako ikastaroa egina izatea derrigorrezkoa izanen da.
Ikastaroa egiteko Kultur Etxean izena eman behar da otsailaren 27a baino lehen. 948 63 53 86 zenbakira deitu, kulturetxea@etxalar.eus helbidera idatzi edo 621 25 33 64 zenbakira idazten ahal da. Martxoaren 14an bertzelako lanak egiteko ere auzolan deia egina dute. Ondotik gosaria eskainiko dute lanean aritutakoentzat.