Bihar bukatuko da Berako Agerra Mendi Taldeak Goizuetara antolatu duen irteeran izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 25a

Iazko mendi irteeran parte hartu zuten mendizaleak.

Igande honetarako, martxoaren 1erako, Goizuetara irteera antolatu du Berako Agerra Mendi Taldeak. Ortzegunean bukatuko da apuntatzeko epea

Beratik oinez, bide erdia autobusez eginda edo zuzenean autobusez joateko aukera egonen da igandean. 

Beratik Goizuetara arteko bide dena oinez egin nahi dutenek 07:00etan izanen dute hitzordua Agerra Mendi Taldearen egoitzan, Berako Agerra auzoan. Handik abiatuko dira mendiz.  Bide erdia oinez egin nahi dutenek, 08:15ean elkartu eta handik Lesakako Agiñara autobusez joanen dira eta han Beratik abiatutakoekin elkartu eta Goizueta arteko bidea oinez eginen dute. Bide dena autobusez egin nahi dutenek, berriz, hitzordua 11:00etan izanen dute Agerran.

Goizuetan denek elkarrekin bazkalduko dute Oxeguarda jatetxean, eta ilunabarrena Berara itzuliko dira autobusean. 

Irteeran izen ematea bihar, ortzeguna, otsailaren 26a, bukatuko da eta Agerrako elkartean, agerramendi@gmail.com helbidean edo 666 85 80 40 zenbakira idatzita egiten ahal da. Egun osoko irteerak 30 euroko prezioa du. 

Guttienez 30 laguneko taldea elkartu beharko da irteera egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun