Iban Garroren 'Euri beroak' liburua aurkeztuko dute otsailaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 24a

Iban Garro Alzuri lesakarrak Erein Argitaletxearen bidez argitaratutako 'Euri beroak' poesia liburua aurkeztuko du ortzegunean sorterrian.

2024ko Bilboko Udalaren Blas de Otero-Angela Figuera poesia lehiaketa irabazi zuen Iban Garro Alzuriren Euri beroak poesia liburuaren aurkezpena eginen dute otsailaren 26an, ortzegunean, 18:30ean hasita Lesakako liburutegian. Garrok berak eta Olatz Rojo musikariak errezitaldi musikatua eskainiko dute.

Olatz Rojo musikariarekin batera errezitaldi musikatua eskainiko du egileak ortzegunean 18:30ean liburutegian

Poemek isiltasunaren poetika, familia memoria eta eguneroko irudi txikiak uztartzen dituzte, eta irakurleari emozioz betetako esperientzia eskaintzen dizkiote.

Iban Garro Altzuri

1974an Lesakan sortua, Kimikan lizentziatua da Iban Garro eta bertsolaritzaren mundutik ailegatu da poesiara. Honako poesia lan hauek ditu argitaratuak: Omar (2015), Hidris-en aulkia (2016), Gure artekoaz ari naiz (2018) eta Geroxeago itzuliko naiz (2019), denak Iruñeko Udalak antolatzen dituen egile berrientzako literatur lehiaketaren baitan osatutako bildumetan.

Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioan Urepelen (Nafarroa Beherea) izandako egonaldia baliatuz, Behe Lainoak poesia lana sortu zuen, Hamazazpigarrenean aidanez (Udalbiltza, 2022) bilduman argitaratu zena.

Larrosa bat Groenlandian (Iruña Hiria saria, 2023) izan zen bakarka argitaratu zuen lehendabiziko lana, Denonartean argitaletxearen eskutik eta orain, 2024ko Blas de Otero-Angela Figuera poesia saria irabazi zuen Euri beroak, Erein argitaletxearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun