Bortzirietako aurkezpena heldu den ortzegunean izanen da, otsailaren 26an, 18:00etan Lesakako Udalak Koskontako Bidea 7-2an duen aretoan. Eskualdeko guraso elkarteek bilera horretara joateko gonbidapena hartu dute Bortzirietako Euskara Zerbitzutik. Edozein kasutan, bilera irekia da eta edozein gurasok edo euskaltzalek parte hartzen ahal du. Interesa izanez gero Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzen ahal dira euskara@bortziriak.eus helbidera idatzi edo 680 65 06 50 zenbakira deituta.
Lehen bilera horretara Taupa Mugimenduko kideak izanen dira Lesakan ekimena aurkezten eta, ondotik, interesa duten herrietan garatuko da, Bortzirietako Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.