Arkupeko pilota txapelketako finalak erabakiak gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 23a

Senior mailako final nagusian Iraeta eta Gorostidi, Ituarteren eta Goibururen kontra ariko dira.

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Joan den ortzegunean jokatu zituzten senior mailako finalerdiak eta ortziralean, otsailaren 20an, falta ziren hiru kategorietako finalerdiak, neska eta mutiko alebinenak eta mutiko infantilenak.

Finalerdietako emaitzak ortzegunean Lesakan

Seniorrak

  • Iraeta eta Gorostidi (Tolosa-Aurrera), 22 - Madina (Intxurre) eta Segurola (Gazteleku), 10
  • Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke), 22 - Galarza eta Garaño (Larraun), 6

 

Finalerdietako emaitzak ortziralean Lesakan

Neskak alebinak

  • Iratzoki eta Muñoa (Arkupe), 13 – Paternain (Sorauren) eta Caamaño (Lagunak), 18

Mutiko alebinak

  • Otaegi eta Alsua (Buruzgain), 18 – Olaizola eta Goizueta (Umore Ona), 6
  • Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia), 18 – Hita eta Irurieta (Arkupe), 8

Mutiko infantilak

  • Igoa eta Zubieta (Bortziriak), 10 – Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku), 18
  • Santos eta Zubelzu (Tolosa-Aurrera), 18 - Andiarena eta Zabaleta (Aurrera), 13

 

Finalak otsailaren 28an Lesakan

Gauzak honela, otsailaren 28an, larunbatean 09:00etan hasiko dituzte txapelketako finalak Lesakako udal pilotalekuan. Pilotalekuko ostatua irekia egonen dela eta jaialdian gazta bat eta urdaiazpiko bat zozketatuko dituztela jakinarazi du Arkupeak pilotazale elkarteak.

Benjaminak

  • Baleztena (Bortziriak) eta Irurieta (Arkupe) – Igoa eta Otazo (Bortziriak)

Neska alebinak

  • Hita eta Goizueta (Arkupe) – Caamaño (Lagunak) eta Paternain (Sorauren)

Mutiko alebinak

  • Otegi eta Alsua (Buruzgain) – Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia)

Neska kadeteak

  • Iriarte (Ados) eta Rey (Alde Zaharra) – Iratzoki (Arkupe) eta Crespo (Oberena)

Mutiko infantilak

  • Zubelzu (Tolosa-Aurrera) eta Santos (Oteiza) – Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku)

Mutiko kadeteak

  • Leiza eta Rekalde (Atarrabia) – Iparragirre (Behar Zana) eta Caballero (Eple)

Mutiko jubenilak

  • Otaegi (Behar Zana) eta Elola (Lapke) – Landa eta Munduate (Tolosa-Aurrera)

Senior nagusiak

  • Iraeta (Tolosa-Aurrera) eta Gorostidi (Zazpi Iturri) – Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun