Igantziko eta Lesakako jubilatuen besta martxoaren 7an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 20a

Igantziko Jubilatu Elkarteraren 25. urteurrena ospatzen Baratzondo elkartean, 2021ean.

Arkupeak elkartearen eskutik, Lesakako eta Igantziko jubilatuen besta martxoaren 7an eginen dute Igantzin. 13:00etan meza izanen dute Igantziko elizan, hildako bazkideen alde. 14:00etan bazkaria Baratzondo jubilatuen elkartean, honako menuarekin: urdaiazpikoa, ahate foie, frijituak, entsalada epela, zapoa, txuleta zatietan eta postre dastaketa, edaria, kafea, kopa bat eta cava. Bazkalondoan musika izanen dute Joxe Angel akordeoilariarekin.

Martxoaren 2ra arte eman daiteke izena Baratzondo elkartean eginen den bazkarirako

Izena emateko azken eguna martxoaren 2a izanen da eta izena ematerakoan 50 euro ordaindu beharko da (BEZa barne). Igantzikoek 678 89 79 44 (JJ Urtxegi) edo 650 41 36 73 (Inazio Goienetxe) telefonoetara deitu behar dute eta Lesakakoek 633 38 87 61 (Kandido Mutuberria) telefonora.

Mus eta partxis txapelketak

Bertze aldetik, Arkupeak elkarteko Igantziko bazkideek mus eta partxis txapelketak ere jokatuko dituzte. Musekoa otsailaren 21ean, larunbatean 18:00etan hasiko da eta partxisekoa otsailaren 28an, larunbatean 17:00etan, biak Baratzondon. Doneztebeko azken faserako museko nahiz partxiseko hiru lehenbiziko bikoteak sailkatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun