Xorrotx eta fin

Gorpuztu mugimenduan ahalduntzen

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 18a

“Gorpuztu, mugimenduan ahalduntzen” izeneko saioak izanen dira otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 19an eta maiatzaren 10ean Lesakan. Musika, mugimendua, taldea, harremanen saretzea eta barrenak orekatzea izanen dira saioen ardatz. Sentitzeko, bakoitza bere baitara etortzeko, autoestimua indartzeko eta norbera dena izateko espazio ziurra izanen da.  Estitxu Mentaberrik bideratuko ditu saioak eta 16 urtetik goitiko emakumeei zuzendurikoa da.

Izena emateko 722 693 078ra deitu behar da eta biharkoa da azkeneko eguna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun