Arkupeko pilota txapelketako azken finalerdiak jokatuko dituzte gaur eta bihar

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 19a

Joan den urtean benjamin mailan txapeldun izan ziren Umore Onako Goizuetak eta Olaizolak (argazkian) alebin mailako finalean sartzeko aukera izanen dute ortziralean.

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Gaur, ortzeguna, jokatuko dituzte senior mailako finalerdiak, eta ortziralean, otsailaren 20an, falta diren hiru kategorietako finalerdiak jokatuko dituzte. Honela, otsailaren 28an jokatuko diren finaletan zein bikote izanen diren jakinen da ortzirale arratsean.

Finalerdiak otsailaren 19an, ortzegunean 19:00etan

Seniorrak

  • Iraeta eta Gorostidi (Tolosa-Aurrera) - Madina (Intxurre) eta Segurola (Gazteleku)
  • Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke) - Galarza eta Garaño (Larraun)

 

Finalerdiak Lesakan otsailaren 20an, ortziralean, 17:30ean

Neskak alebinak

  • Iratzoki eta Muñoa (Arkupe) – Paternain (Sorauren) eta Caamaño (Lagunak)

Mutiko alebinak

  • Otaegi eta Alsua (Buruzgain) – Olaizola eta Goizueta (Umore Ona)
  • Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia) – Hita eta Irurieta (Arkupe)

Mutiko infantilak

  • Igoa eta Zubieta (Bortziriak) – Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku)
  • Santos eta Zubelzu (Tolosa-Aurrera) - Andiarena eta Zabaleta (Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun