Berako Udaleko arkitekto teknikoaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatu nahi du hautaproben bidez. Aldi baterako kontratazioak eginen dira harekin, gehienez ere 3 urteko lan kontratuak.
Eskabideak aztertu ondotik, onartutako zerrenda argitaratu eta azterketa teorikoa eta praktikoa osatu beharko dituzte izangaiek. Gainditu dutenen zerrenda osatuko dute, eta udalak beharraren arabera zerrendako ordenaren arabera deituko ditu izangaiak.
Izangaiek otsailaren 26rako aurkeztu beharko dute dokumentazioa egoitza elektronikoaren bidez.
Deialdiaren oinarriak hemen irakurri daitezke.