Martxoaren 14an dute hitzordua, baina aitzinetik, otsailaren 28an, doako ikastaroa emanen dute kultur etxean eta izena eman daiteke hilaren 27ra bitarte
Martxoaren 14an bertzelako lanak egiteko ere auzolan deia egina dute. Ondotik gosaria eskainiko dute lanean aritutakoentzat.
Mendi Federazioko txartelak eskatzeko epea
Azken aldizkarian aipatu bezala, aurtengoan ere Altxata kultur eta kirol elkartearen bidez mendi federazioko txartelak eskatzeko aukera eskaintzen dute. Norberak lizentzian alta emanda ere, Altxatari abisua pasa behar dio alta tramitatu ahal izateko. Informazio gehiago: altxata@gmail.com edo 688 73 04 38.