Oinherriren 'Aisia elkarrekin eraikiz' proiektuan hartuko du parte Lesakak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 18a

Urtarrilaren 31n Hernanin egin zuten Oinherriren 'Aisia elkarrekin eraikiz' proiektuaren lehen bilera. Argazkia: Kronika.eus

'Aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiboa elkarrekin eraikiz' proiektua jarri du martxan Oinherrik, eta horretan ari da parte hartzen Lesaka (Nafarroako udal bakarra), Uda Leku elkartearekin, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin, Oarsoaldeko Mankomunitatearen eta Euskal Herriko osoko bertze zazpi udalerrirekin batera: Ziburu, Hernani, Lekeitio, Agurain, Sopela, Markina eta Errenteria.

Euskal Herri osoko zortzi udalerri ari dira proiektuan, eta Hernanin egin zuten lehen saioa urtarrilaren 31n

Hernanin egin zuten proiektuaren lehen saioa, urtarrilaren 31n. Egitasmoaren helbu­rua da «identifikatzea herri bakoitzean eskaintzen den aisia eskaintza zein neurritan den hezitzailea, euskalduna eta inklusiboa», eta era berean, ekintza plana gauzatzea «esparru horietan aurrerapausoak emateko».

Horretarako, dagoeneko sortu dituzte «marko teorikoa eta adierazle sistema», aisia hezitzailearen gakoak landuz: «Besteak beste, haurtzaroaren eta nerabezaroaren kultura, parte hartzea, ingurumena, kultur aisia, komunitatea, euskalduntasuna eta inklusioa». Gipuzkoako Foru Aldundiaren 'Ideiak' dirulaguntzaren bitartez jarri dute martxan proiektua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun