Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, etxalartarrek ongi asmatu dute inauteriak giro onean ospatzen. Ortzegun gizenarekin hasi eta astearte inaute eguna arte, hainbat otordu, ekitaldi eta mozorro izan dira herrian. Astelehenean, gazteak La Basque jatetxean elkartu eta gosaldu zuten, ondotik, musikariek lagunduta, baserrietako eskea egiteko. Astearte inaute egunean, eguraldia pixka bat altxatu dela aprobetxatuz, karroza ikusgarriak plazaratu dituzte. Larraburu elkartean ere egin zuten inauteetako bazkaria asteartean. 36 lagun bildu ziren giro ederrean, denak goxo-goxo mahaiaren inguruan. Argazkiak: Irune Elizagoien, Andoni Iribarren eta Ana Indaburu
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.