Turismo lanetan aritzeko langile bat kontratatu nahi du Berako Udalak oposizio bidez

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 17a

Berako Udalak aldi baterako langile bat kontratatu nahi du herrian turismo plana garatzeko eta bisitariei harrera egiteko

Sei hilabeteko kontratua izanen da aukeratutako izangaiak, apirilaren hasieratik irailaren bukaerara arte.  Bere egitekoa Berako turismo plana garatzea izanen da turismo enpresekin eta udalarekin koordinatuta. Gainera, turisten harrera, turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko lanak, bertze turismo bulegoekin koordinatzea, eta udaleko web orria eguneratzea izanen dira bertzeak bertze bere lanak.

Izangaiek lan gabe egon beharko dute, eta lan eskatzaile gisa inskribaturik Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpeko enplegu agentziaren batean eta dagokion zundaketan sartuta. Euskarazko C1 maila edo baliokidea izan beharko dute, eta kontuan hartuko dute atzerriko hizkuntzak jakitea eta turismoari buruzko ikasketak izatea. 

Izangaiek beren hautagaitzak otsailaren 23ko  13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte Berako Udalean, edo erregistro elektronikoan egun bereko 23:59ak arte.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartutako eta baztertutako zerrenda eginen dute, eta ondotik idatzizko azterketa eta proba praktikoa eginen dituzte, biak euskaraz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun