Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Garikoitz Mendizabalen kontzertua izanen da ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 17a

Ortzegun honetan musika klasikoaz eta txistuaz gozatzeko aukera ederra izanen da Berako Kultur Etxean. 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Garikoitz Mendizabal txistulari entzutetsua izanen du ortzeguneko kontzertuan lagun. 

Emanaldia 19:30ean izanen da Kultur Etxean eta ordubete iraupena izanen du. Sarrerak dagoeneko salgai daude Patrobase plataforman hamar euroren truke. Egunean berean ere erosten ahalko dira sarrerak. 

Programari dagokionez Mozarten Oberture de II re pastore, D. Johnstone konpositorearen Sinfonia concierto para txistu eta J. Haydin Sinfonia nº94 sorpresa obrak interpretatuko dituzte. Orkestra zuzentzen Simon Schmierd arituko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun