Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Inaute asteleheneko eguraldi beldurgarriak ere ez du Lesakako Irain eskolakoen karroza ikaratu

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 17a

Lesakako Irain Eskolako familiak, Beldurrak ez nau ikatzen lelopean, eguraldi txarrari aurre eginez giro ezin hobean pasa zuten Lesakako inaute astelehena. Herriko etxeko arkupean hamaiketakoa egin ondotik, karrozaren gibeletik herrian barna kalejira egin zuten, musika eta dantzarekin. Eskolako jangelan egindako bazkarian 180 pertsona elkartu ziren, haur eta guraso. Arratsaldean haurrentzako jolasak izan zituzten, Txiribuelta taldearen eskutik. Eguraldi txarrari aurre eginez, eguna giro ezin hobean pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun