Aurtengoan karrozarik gabe, baina mozorroak soinean atera ziren karrikara beratarrak. Zingar-arroltze eskean aritu ziren batzuk goizean, eta eguerdirako jendez bete ziren Altzate karrikaren inguruak.
Arratsaldean Andoni Ollokiegiren emanaldia izan zen, eta bestak goizaldera arte segitu zuen.