Gogorarazi dutenez, mendiko suak itzaltzeko palak Zamudioneko bordan (Urritzokieta), Iturraldeko bordan (Larrapil-Sarriku), Arrineko bordan (Lakain-Apezborro), Tolareko bordan (Orizki), Goienetxegaraian (Lurriztiederra), Maisterreneko bordan (Gorosurreta), eta herrian Matisenean daude.
Aurten, elkarteak 150 urte bete dituenez, ekitaldiren bat antolatzeko asmoa ere badute. Joan den urtean Oronozko suhiltzaileen parkera bisitan joan ziren juntako kideak.