Astelehenean karrozak
Otsailaren 16an, astelehenean, eguerdi aldean mozorroak eta karrozak ibiliko dira herrian barna. 18:00etan dantzaldia Plaza Zaharrean Imanol Intxausti eta Iñigo Larrañagarekin. Fraindarrak, goizean Otsango eta Frain auzoetan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Eguerdi aldera herrian barna eginen dute eskea.
Otsailaren 17an, asteartean, fraindarrak, goizean Izotzaldea auzoan barna baserriz baserri ibiliko dira eskean. Arratsaldean herrian barna eginen dituzte harat-honatak.