Arkupeko eskuz binakako pilota txapelketan hiru kategoriatako finalerdiak izanen dituzte Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 13a

Benjamin mailako finalerdiekin hasiko da igandean Lesakako udal pilotalekuan jokatuko den jaialdia. Sei partida jokatuko dituzte eta hiru kategoriatako finalistak erabakiko dira.

Inauterietako igandea izanen dute Lesakan. Arratsaldean zakuzaharrak aterako dira, baina goizean, Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako hiru kategoriatako finalerdiak ere jokatuko dituzte udal pilotalekuan.



Lesakan, igandean, 10:00etan hasita

Benjaminak, finalerdiak

  • Miguel eta Marcilla (Atarrabia) – Irurieta (Arkupe) eta Baleztena (Bortziriak)
  • Zubigarai eta Ziganda (Erreka) – Otazo eta Igoa (Bortziriak)

Kadete mailako mutikoak, finalerdiak

  • Zufiria eta Garaikoetxea (Intxurre) - Leiza eta Rekalde (Atarrabia)
  • Iparragirre eta Caballero (Eple) – Arsuaga eta Zabala (Hernani)

Neskak, finalerdiak

  • Iratzoki (Arkupe) eta Crespo (Ardoi) – Gastiain eta Gastiain (Abantzu)
  • Lizarralde (Aloñamendi) eta Zabala (Mundarro) - Iriarte eta Rey (Ados)

 

Senior mailan, finalerdietako bikoteak erabakiak

Senior mailan, final laurdenak jokatu zituzten ortzegunean Lesakako udal pilotalekuan, emaitza hauekin:

Seniorrak, final laurdenetako emaitzak

  • Odriozola eta Sasiain (Abantzu), 6 - Iriarte eta Garaño (Larraun), 22
  • Goñi (Oiarpe) eta Azpeitia (CD Hernani), 14 – Iraeta eta Gorostidi (Tolosa-Aurrera), 22
  • Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke), 22 - Iturbe eta Bikandi (Olaburu), 20
  • Madina (Intxurre) eta Segurola (Gazteleku), 22 – Zabaleta eta Leonet (Oiarpe), 20

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun