Estitxu Mentaberrik gidatuko ditu saioak eta horietan «gorputzaren kontzientzia berreskuratu eta norberaren erritmoak errespetatuko dira, barne indarrak mugimenduaren bidez adieraziz».
Otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 19an eta maiatzaren 10ean izanen dira saioak Lesakan, 11:00etatik 13:00etara. Lesakako Udalak Koskontako Bidea karrikan duen aretoan elkartuko dira.
Izen ematea otsailaren 19a baino lehen egin beharko da 722 69 30 78 zenbakian. Denera hamabortz plaza izanen dira, eta ikastaroa debalde izanen den arren, Bortzirietan bizi diren emakumeek lehentasuna izanen dute.