Inudeen eta Artzainen desfilea berreskuratu zenetik musika jotzen atera da Alberto Retegi eta berak gorpuztuko du Aita Joxepe igandean.
«Omenaldi honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu urte luzez bai dantza taldearekin eta baita egun honekin izandako konpromisoagatik eta prestutasunagatik». Retegi bakarrik ez, musikari denei eskerrak eman dizkie Gure Txokoak: «Egun hau zuek gabe ez da posible».
2023an Martin Goikoetxea Goiko argazkilaria omendu zuen Gure Txokoak, 2024ean Rosa Mari eta Jose Antonio Errandonea argazkilariak eta artxibozainak eta iaz Antonio Rodriguez eta Jaione Dozagarat dantzariak eta dantza irakasleak.