Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Inauteetako kontzertua eman dute Berako musika eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Inaute doinuak zabaldu zituzten atzo Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek atzo arratsaldean. Kultur Etxea goraino bete zen musikariak aditzeko. 

Argazkiak: Arantza Agirre.

Mexikarrak, irlandarrak, Kung Fu pelikulako protagonistak, Orioko eta Hondarribiko zaleak... Mozorro horiek denek hartu zuten parte atzo Berako musika eskolak emandako kontzertuan. Ohiko inaute doinuak jo zituzten lehendabizi ikasle denek elkarrekin, eta ondotik, taldetan banatuta jo zuten ikasleek. 

Emanaldiaren ondotik txokolatea eta bizkotxoa banatu zizkieten parte hartzaileei. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun