Ismael Iturbide da Igantziko Biltoki elkarteko presidente berria

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Isma Iturbide Ibarra, Igantziko Biltokiko presidente berria.

Igantziko Biltoki elkartearen urteko batzar orokorra egin zuten ilbeltzaren 30ean. Junta ere aldatu zuten, ez ohiko bileran. Ismael Iturbide Ibarra da elkarteko presidente berria, Markel Telletxea Iraola ordezkatuz.

Idazkari postuan Aiala Mitxeo Etxeberria sartu da, Maria Iantzi Irigoienen ordez. Diruzain postuan, berriz, Irene Goia Goienetxe sartu da, Enaitz Telletxea Seinen lekua hartzeko. Jabier Taberna, Julen Taberna Iribarren eta Oier Sein Lizardi izanen dira bokal berriak, eta Zumai Txoperena Eugi, Felipe Lizardi Trantxe, Iñaki Sein Garzia atera egin dira. 

Garbiketa lanak egiten Korpus Txoperenak segituko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun