Arkupe elkartearen pilota txapelketako seniorrek final laurdenak jokatuko dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 11

Ortzegun arratsean jakinen dute Arkupe pilota txapelketako senior mailan ariko diren lau bikoteak zein izanen diren.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak hirugarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta otsailaren 12an, ortzegun arratsaldean, senior mailako final laurdenetako lau partidak jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Senior mailako final laurdenak, ortzegunean 18:30ean, Lesakan

  • Odriozola eta Sasiain (Abantzu) - Iriarte eta Garaño (Larraun)

  • Goñi (Oiarpe) eta Azpeitia (CD Hernani) – Iraeta eta Gorostidi (Tolosa-Aurrera)

  • Ituarte (Atxondo) eta Goiburu (Lapke) - Iturbe eta Bikandi (Olaburu)

  • Madina (Inxturre) eta Segurola (Gazteleku) – Zabaleta eta Leonet (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun