Berako bestei begira hasia da Berako Udala, eta bestak antolatzeko lehen bilera irekia antolatu dute ortzegunean, otsailaren 13an. Ohi bezala, batzorde hori izanen da besten egitaraua antolatzeaz arduratuko dena. Herritar denek parte hartzen ahal dute batzordean.
Lehen bileran honako gaiak izanen dituzte mintzagai: 2026ko aurrekontua, helburu orokorrak, besta guneetan Altzateko lanek izanen dute eragina, Berako Oihua aldizkaria, salmenta postuak, besta aitzineko programazioa eta bestetako egitaraua.
Hitzordua ortziralean, 18:00etan izanen da Beralandetan.