Aurten ibilbidean aldaketa batzuk izanen dira, eta horiek ikusteko aukera izanen da larunbateko hitzorduan. 08:45ean elkartuko dira Toki Onako aparkalekuan.
Korrikalari bakoitzari bere jatekoa eta edatekoa eramateko eskatu dio Manttale Mendi Lasterketa Taldeak. Ibilbidearen bukaeran dutxatzeko aukera izanen da kiroldegian 13:30ak arte.
Gehienez ere hiru ordu eta 45 minutuko denbora tartea izanen dute parte hartzaileek 21 kilometroak osatzeko.
Proban izen ematea martxoan
Izen ematea martxoaren 2an irekiko dutela jakinarazi du Manttalek. 15:00etatik aitzinera egiten ahalko da izen ematea pb.organisation.com helbidean. Federatutakoek 35 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta federatu gabeek, berriz, 37 euro. Denera 525 dortsal paratuko dituzte eskuragarri.
Mendi Maratoi Erdiarekin batera, Gazte Trail proba ere jokatuko dute. Kasu horretan izen emateak zazpi euro balio ditu.