Berdintasun politiketan parte hartzea bultzatzea, berdintasun zerbitzuaren planaren segida egitea eta berdintasun proiektuen inguruan aritzea dira batzordearen helburuak, eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako emakume*, neska* gazte eta mugimendu feministako kideei parte hartzeko deia egin die.
18:00etan liburutegian bilduko dira ortziralean, 18:00etan. Xehetasun gehiago nahi duenak berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera eskribitu edo 722 69 30 78 zenbakira deitzen ahal du.